
Integrazio Sensoriala
INTEGRAZIO SENTSORIALAREN PROZESAMENDUA
Zentzumenekin ikasten dugun moduan, usaimena, dastamena, entzumena, ukimena eta ikusmena erabiltzen ditugu ikusi, entzun, ukitu eta usaintzen dugunari esanahia emateko; Integrazio Sentsorialak, kanpotik jasotzen ditugun estimulu hauek, norbere gorputzak eskaintzen dizkigunekin bateratzen ditu, gure inguruan gertatzen ari denari erantzuna eman, eta tokiak-tokiko eskakizunei behar den bezala erantzuteko.
Sistema sentsorialen barnean, kontuan izaten da sistema bestibularra, lehen mailako antolatzailea berau, eta entzumen sistemaren barnean aurkitzen dena (otolito, utrikulu eta sakulua). Beraz, entzumenarekin erlazio zuzena duena eta orekaren arduraduna da berau. Jaiotzen garenetik gure gorputza grabitate indarraren aurka zut izatearen erantzulea hain zuzen ere. Honez gainera, sistema hau arduratzen da gorputz enborra eta buruaren arteko mugimenduen koordinaketaz, koordinazio bilateralaz (gorputzaren ezker eta eskuin aldeen koordinaketa) gorputzaren akzio aurreratzeaz (baloia harrapatzean jolas egiteko orduan adibidez) eta baita espazio-denboraren kudeaketaz ere: distantzien kalkulua espazioarekin proportzionaltasunean, gorputzaren eta ikusmenaren kudeaketan eta mintzairaren garapenean; faktore guzti hauek ikasketaren garapenean ezinbestekoak dira, eta eskola ikasketetan garrantzia handikoak.
Disfuntzio sentsoriala adierazi dezaketen seinaleak:
Hipersentikortasuna, ukimen, mugimendu, soinu eta abarri
Estimuluei hiposentikortasuna
Jarduera maila oso altua edo oso baxua
Koordinazio motorrarekin arazoak
Alerta egoera, adi egoteko gaitasuna galarazten duen estresa, neurriz gorako erantzuna kontaktu fisikoari eta bat-bateko soinu edo mugimenduei neurrigabeko beldurra.
Bilaketa sentsoriala etengabe bilatzen den kasuetan, mugimendua eta kontaktu fiskoa. Objektuekin tupust egiteko edo estropezu egiteko erraztasuna antzematen denean.
Etengabe mugitzen diren haurrak, adi egoteko zailtasunarekin, eta sarri alerta egoeran edo guztiz kontrakoa; muskuluen tonua biguna denean, haurra erraz nekatu eta geldirik egotea gustukoago duenean.
Oreka zailtasunak, deskoordinazio bilaterala eta mugimenduen kudeaketa eta zehaztasun eza agertzen denean. Jarduera berriak zein eguneroko bizitzan beharrezko direnetan zailtasunak agertzen dituenean, esaterako: jantzi, garbitu, botoiak lotu, oinetakoak lotu edo mahai-tresnak erabiltzerakoan.

Ikasketetan atzerapena
Gaitasun intelektual egokia izanagatik, irakurketa, kalkulua, kontzeptuak jasotzea, proportzionaltasunean, arazoei irtenbidea bilatzerakoan edo lanaren antolaketan arazoak agertzen dituenean.
Portaera edo jokabide arazoak
Jokabide aldarkorrak, jolasean nahaspilatzeak eta adi egoteko gaitasuna erraz galtzea ematen den kasuetan gertatzen da. Egiten denaren ondorioak aurreikusteko gaitasunik eza antzematen denean eta egoera oldarkorrak ematen direnean.
Autoestimu baxua
Motibazio baxua adierazten duenean eta erraz aspertzen den kasuetan antzematen da. Zailtasun egoerak ekiditeko joera eta segurtasunik eza agertzen duenean. Alerta egoeran aurkitzen denean uneoro egoeraren kontrola eduki nahian edo guztiz kontrakoa, oharkabean egoteko beharra antzematen denean.
Aipaturiko seinale hauek kasu gehienetan ez dira era isolatuta agertzen, nahaste sentsoriala duten haurretan, ohikoena zerrendatutako seinale ezberdin bat baino gehiago agertzea da eta baita besteren bat gehiago ere.
Horregatik da beharrezkoa kasuan kasuko balorazio bat egitea, eta haurra nola funtzionatzen ari den ikustea; integrazio sentsoriala bere garapenean eta eguneroko bizitzan nola eragiten ari den jakiteko (ikasketa, autonomia, jolas eta erlazio sozialetan).
Tratamendua
TERAPIA GUNEAN
Tratamendua haurrak erakusten duen motibazioetatik sortzen da; terapeutak haurraren beharrizan eta ezaugarriei dagokien jarduerak eskainiz. Era honetan, integrazio sentsorial efektiboa lortzeko egindako lana, haurrak jolas moduan jasotzen du; ezarritako erronkak gaindituz garapenerako bidea osatzeko.
ETXEAN
Tratamenduaren puntu garrantzitsu bat eguneroko bizitzan, hau da, etxean egin beharreko jarduerak azaldu eta bideratzea da. Honetarako, ariketa ezberdinak zein jolasak , eta zenbait elementuren erabilerarako argibideak ematen dira haurraren gaitasunak hobetu eta egunerokotasunean eraginkorragoa izateko.
ESKOLAN
Hau da haurrak ordurik gehien egoten diren tokia, beraz, esperientzia sentsorial gehien izaten dituztena. Prozesamendu sentsorialean arazoak dituzten haurretan, eskolako egunekotasunean, zenbait une eta egoera estresagarri ematen dira, eta hauek, adi egoteko zailtasunak eta egoerei erantzun desegokiak ematea sortu ohi dute. Haurraren irakasleekin elkarlanean aritzea ezinbestekoa da arazoa ulertu eta haurrari irtenbide egokia bilatzeko, garapenerako gailu eta estrategia zuzenak bilatuz bere egoera bideratzeko.
